Zerbitzuak

 

Sukaldeko altzariak egiten espezialistak gara

Azterketa bat egiten dugu

Sukaldea muntatuko dugun espazioa ikustera joango gara eta lekuaren azterketa sakona egingo dugu sukaldearen diseinua egiteko garaian aukera guztiak mahai gainean eduki ahal izateko. Zure beharrak eta nahiak aztertuko ditugu, sakon. Ehundaka sukalde muntatu ditu 3BIDEk, guztiak pertsonalizatuak, esklusiboak. Zurea ere bakarra izango da.

Diseinua prestatzen dugu

Gure erakusketa aretoan material desberdinak eta sukaldeko etxetresnak (NEFF) gertu-gertutik ikusi ukitu, eta probatzeko aukera izango duzu.

Zure beharrak, gustuak eta aurrekontua kontutan hartuta sukaldearen diseinuari ekingo diogu.

Muntaia gure esku

Sukaldea guk geuk muntatuko dugu. Muntaia guk egiteak bermea dakar lotuta, ardura guztia gurea da eta zuk inolako kezkarik ez izatea da gure helburua. Akats txikiena ere ekiditea lortzen dugu hasieratik bukaera arte sukaldea muntatzeko prozesuan talde bera aritzen baita.
Etxetresna elektrikoak martxan jarri eta zehatz azalduko dizkizugu horiei etekin handiena ateratzeko instrukzioak.

 

Komuneko altzariak, horma-armairuak eta etxebizitzak berritzeko proiektu integralak egiten ditugu